"On the right track" ***

"On the right track" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoton-the-right-trackquot/@@download/image/76p76skata.jpg
2007/07/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Skatalites
76.zenbakia
"On the right track" ***
Jamaikako musikan, talde esanguratsuena da Skatalites. Irlaren  independentziak ekarritako alaitasuna eta itxaropena musika bihurtu zituen, eta AEBetatik iritsitako rhythm&bluesa eta Karibeko mentoa eta calypsoa oinarri hartuta, ska musika sortu eta reggae musikaren hazia landatu zuen. 60ko hamarkadan musika mundua irauli zuen estilo harekin datoz berriro, eta nahiz eta jatorriko kide asko falta diren, taldeak eutsi egin dio. Instrumental indartsuak eta abestutako kanta ederrak.
Aritz Sound System