"Norbait dabil sute-eskaileran"

"Norbait dabil sute-eskaileran" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnorbait-dabil-suteeskaileranquot/@@download/image/22p48-3.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Harkaitz Cano
22.zenbakia
SUSA
93 orrialde



New York hiri erraldoiak mila zirrikitu ditu. Haietan ibili zen Harkaitz, Federico García Lorca eta beste batzuk bezala, bizitzaren hatsa berreskuratu asmoz. Bizitza, poesia bezala, fikzioa ote den galdezka. Teilatuetan lan egiten duen jendearen bertigoa narratuz, astronauta urbanoak nolakoak ziren aztertuz, haien emakumeek idatzi ez zituzten liburuak irudikatuz, erretako pneumatikoen erresuman bizi ziren ijitoen izerdi beltza dastatuz. Hiriaren sabeleraino hurbiltzen da poeta edo bufoia, infernurako jaitsialdian. Etsipenez gehienetan, zapata zuhaitzan eskegi, eta gutunontzi modura erabiliz. Poema bat hitzordu bat dela esaten digu idazleak. New Yorkeko irudi eta pertsonaiak kabitzen dira hitzordu honetan. Baina ez horiek bakarrik...