"Ni-Zu-Gu"

"Ni-Zu-Gu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnizuguquot/@@download/image/64p12-1.jpg
2006/06/04
kritika
Testua: B. Malone
Kriston
64.zenbakia
Extremoduro taldeko Robert Iniesta dago Muxik zigilu berriaren atzean, eta horrexegatik, bat baino gehiago harritu egingo da, diskoetxearen lehen apustua Bermeoko Kriston taldea dela jakinda. “Ni-zu-gu” honetako hamar abestiak entzun ondoren, argi ikusten da Kriston-ekoek kristoren maila dutela musikari gisa: gitarra riff bikain asko dago disko honetan, eta baita kantatzen dakien abeslari bat ere -euskal musikan urri gabiltza horretan-. Rock´n´roll usaineko “Amets” kantuaren ondoren, heavya eta poparen artean mugitzen diren abestiak datoz. Gatibu taldeko Alex Sardui dago disko honetako kolaboratzaileen artean, eta horrek asko esaten du Kristoni buruz. Adi gure pronostikoari: Euskadi Gaztea irratian -eta Bizkaian- berehala gora egingo dute.