"Night city breakers"

"Night city breakers" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnight-city-breakersquot/@@download/image/71p13_6.jpg
2007/02/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
The killministers
71.zenbakia
"Night city breakers"
Bakiokoak dira, baina disko hau entzunda, ez dirudite, egia esan. Eta ez ingelesez abesten dutelako, edo ez horregatik bakarrik. 70eko hamarkadako talde askoren eragina antzematen zaie, eta “Good news” diskoko lehen abestia entzunda, Buzzcocks etortzen zaizkizu gogora, adibidez. Neurri batean, Etor Duandikoetxea abeslariaren estiloak definitzen du taldea, baina beste ezaugarriak ere hor daude: ia distortsiorik gabeko gitarrak, rock oinarria eta teklatuak. Oso interesgarriak.