"Nation"

"Nation" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnationquot/@@download/image/8p13- 3.jpg
2001/05/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Sepultura
8.zenbakia
Hiru urte daramatza Max Cavalerak Sepultura taldetik kanpo. Epe horretan bi disko atera ditu Soulfly taldearekin, eta bigarrenaren  sendotasunak atzera bueltarik ez dagoela adierazi zigun. Sepulturak nola edo hala bete zuen hutsunea Derrick Green fitxatuz, baina tarteka zerbait antzematen zen faltan, orain ez bezala. Hor daude Igor-Paulo elkarteak eraikitako oinarri ikaragarriak, Andreas Kisser-en gitarra, eta (orain bai) erabat konbentzituta dirudien abeslaria. 15 kantu berri, asko "Roots" lan ospetsuaren mailakoak, Sepultura lau kide finkoko nazioa dela erakusteko.