"Mundu globalizatua ulertzeko onarrizko kontzeptuak"

"Mundu globalizatua ulertzeko onarrizko kontzeptuak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmundu-globalizatua-ulertzeko-onarrizko-kontzeptuakquot/@@download/image/52p58-2.jpg
2005/05/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Gizarte Hezkuntza Tailerra
52.zenbakia
GAIAK
297 orrialde



Globalizazioa. Horra hor, eguneroko bizitzan gero eta gehiago erabiltzen dugun hitza; horra hor, XXI. mendea ulertu nahi bada, gaur egun ezinbestean ezagutu beharreko kontzeptua. Hain zuzen, Gaiak argitaletxeak plazaratu berri duen saiakera honek hainbat alderditatik heltzen dio gaiari: enpresa transnazionalen nondik-norakoak, deslokalizazio produktiboaren eragina tokian tokiko ekonomietan —Nafarroako adibidea aztertzen du, besteak beste—, kanpo zorraren arazoa eta mugimendu antiglobalizatzailearen borrokak eta erronkak… Hala ere, kontzeptu hauek guztiak ez datozkigu ikuspegi bakarretik emanak. Aitzitik, era askotako iritziak elkarren ondoan paratu izana da liburuaren balio nagusietako bat.