"Momento"

"Momento" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmomentoquot/@@download/image/3p13-3.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Steve Wynn & Australian Blonde
3.zenbakia
Posta elektronikoa eta MP3 grabaketen bitartez gauzatu zuten “Momento” proiektua Australian Blondek eta Dream Syndicate taldeko buru ohiak. Los Bravos taldearen "Black is black" abestiaren aldaerak unerik ederrenak dakartza, hain Lou Reed-ena den estilo urbanoan. Wynn-ek aspaldi Willy Devillentzat idatzi zuen "Claro que sí" abestia ezagutu izana ere "Momento" lan dotore honi zor diogu. Steve Wynn gehi Australian Blonde, batuketa aberasgarria, baina batez ere naturala.