"Mendekuaren graziaz"

"Mendekuaren graziaz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmendekuaren-graziazquot/@@download/image/45p50-3.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Karlos Linazasoro
45.zenbakia
EREIN
147 orrialde



Zazpi dira bilduma honetan irakurleak aurkituko dituen ipuinak. Izenburuak berak dioenez, mendekuari buruzkoak denak ere. Neurri batean, mendekuari buruzko esku-liburu bitxia da Linazasorok ondu duena. Mendekuari eginiko gorazarre literarioa. Ipuin guztiek dute euskarri bera, baina moldez eta giroz, ezberdinak dira. Batzuk Euskal Herrian daude kokatuak; kanpoan besteak, beltz kutsuko lanbroan bilduak. Elkarrizketa biziz josiak. Guztien artean, "Punta Araucaria" nabarmenduko nuke. Aparteko ipuina berau, Hego Amerikako oihanetan kokatua. "Albert J. Morrison" eta "Kaunas" ere aipatzekoak dira. Mendekua gorpuzten duten ipuin hauekin, mendekuari berari baino, Linazasorok irakurleari egiten dio gorazarre. Gorazarre eta omenaldi, non ase izango baitu irakurleak. Tentuz badabil, behintzat. Inoren segadan ez erortzeko.