"Me gusta ser"

"Me gusta ser" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotme-gusta-serquot/@@download/image/60p15-2.jpg
2006/02/04
kritika
Testua: B. Malone
Vulpess
60.zenbakia
"Me gusta ser"
Historia aski ezaguna da: Espainia trantsizio politiko ospetsuan zegoen, eta Bizkaiko emakumezko punk talde batek, "Me gusta ser una zorra" izenez birbataiatu zuen Iggy Pop-en "I Wanna be your dog" abesti ospetsua. Eta ondoren, TVE katera heldu ziren Vulpess taldekoak, eta eskandalua berehala lehertu zen, efektismotik elikatzen diren komunikabide handiek eraginda. Bai, historia aski ezagun hori horrelaxe izan zen, baina hala ere, hori Vulpess taldearen historiaren parte bat besterik ez da. Horrexegatik da hain eskertzekoa, hainbeste urte igaro ondoren, Oihuka diskoetxeak orain Vulpess taldearen abestiak argitaratzea. Orduko garaiak berreskuratu nahi dituenarentzat, edo orduko garaiak berreskuratu ezin, eta nolabait dastatu nahi dituenarentzat. Ondo egina, Vulpess.