"M2"

Baxua erritmoaren laguntzaile lanak egiten dituen musika-tresnatzat dute askok. Marcus Miller bezalako baxujole apartei esker, berriz, taldeko protagonista izatera pasa da. Urteak zeramatzan Miller jaunak disko propiorik kaleratu gabe eta egia esan, irrikitan ginen disko honek zer emango zuen jakiteko. Jazza eta funk erritmoetan maisu da Miller, eta oraingoan ere munduko baxulari kotizatuenetakoa zergatik den argi erakutsi digu. Paradisurik bada, "Boomerang" kantuarekin gertuago gaudela sentituko dugu. Slap.