"Larrepetit"

"Larrepetit" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlarrepetitquot/@@download/image/24p44-3.jpg
2002/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Pedro Lizarralde
24.zenbakia
EREIN
127 orrialde



Ofizio handiko idazlea da Pello Lizarralde, gauzak kontatzeko modu berezia duena. Erritmo lasai batean, xehetasun txikiz hornitzen du istorio hau, kartzelatik ihes egin duten bi "lagunen" istorioa. Abel gaztea, "Larrepetit" ezizena duena; eta Joxe ijitoa, labana trebeki erabiltzen duen gizaseme argia. Ezberdintasunak alde batera utzita, elkarrekin ekin beharko diote ihesaldiari, nola edo hala moldatuz. Hirugarren bat ere sartuko da tartean, Lainez, Dodge autoarekin dabilen bidaianta, aurreko bien ihesaldian gurutzatuko dena. Mendian zehar eginiko ihesaldi honetan, naturako elementuei arnasa berezia darie. Paisaia narrazioaren protagonista bihurtzen da. Solasean baino, haien isiltasunean antzeman dezakegu nolakoak diren bidaideak, inguruari nola begiratzen dioten eta inguruak nola begiratzen dituen.