"Kuadro isila"

"Kuadro isila" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkuadro-isilaquot/@@download/image/43p50-1.jpg
2004/07/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Xabier Etxaniz Rojo
43.zenbakia
EREIN
199 orrialde



Eleberri honekin eskuratu zuen Etxaniz Rojok 2003ko Donostia "Opera Prima" saria. Santi margolaria da eleberriaren protagonista. Bigarren pertsona batek gogorarazten dizkio margolariari iragan hurbila eta oraina. Eleberria bi plano horietan banatua dago. Batetik, Santiren gaztaroa: konpromisoaren garaia, borrokarena, asanbladena, pintadena,  "manifena" eta maitasun deskubritu berriena, lilurarena. Bestetik, oraineko desengainua, bikote bizitzako monotonia, familia erantzukizunak, koadrilaren "happy life" bizitza, idealen koloka lausoa, maitale grisak, asperdura... Neurri handi batean, gaur egun ahazturik dagoen garai baten kronika politiko-sentimentala eskaintzen digu Etxaniz Rojok, gazte asko markatu zituena. Belaunaldi horren lehengo borborra eta gaurko etsipena islatzen saiatzen da liburuan zehar. Gainbegiratu zorrotza eskainiz. Gogoetak planteatuz.