"Kearen truke"

"Kearen truke" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkearen-trukequot/@@download/image/54p54-3.jpg
2005/07/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Aritz Gorrotxategi
54.zenbakia
ALBERDANIA



Istorio erakargarria josi du Aritz Gorrotxategi idazle donostiarrak lehen eleberri poliziakoan. Hilketa batekin hasiko da genero beltzeko nobela hau, eta hilketa horren atzetik, Axularrek idatzi omen zuen eta gero inoiz argitaratu ez zen "Guero" liburuaren bigarren zatiaren misterioa ageri da. Hain zuzen, Axularren liburua lortzen saiatuko dira pertsonaia asko, eta tartean egongo da Samuel Elizalde ikertzailea. Pierre de Lancre eta Etxauz dira istorioaren beste bi pertsonaia garrantzitsu, "teoria batzuen arabera, Axular Pierre de Lancre inkisidorearen itzultzailea izan baitzen, eta Lancreren eta Etxauz-en artean borrokak izan baitziren". Donostiarrak "Kafkaren labankada" (Irun Hiria, 2001), "Egurra Pinotxori" (Alberdania, 2002), "Taxi bat Hamletentzat" poemarioa (Hiria, 2002) eta "Galtzontziloak autobusean zintzilik" kronika (Erein, 2002) argitaratuak zituen orain arte.