"Katu jendea"

"Katu jendea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkatu-jendeaquot/@@download/image/2010567506Katu_jendea_Eider_Rodriguez.jpg
2010/05/04
kritika
Testua:
Idazlea: Eider Rodriguez
107.zenbakia
"Gauzak esateko baino gehiago, gu garena estaltzeko makineria bihurtu dugu hitza. Zenbat eta trebeagoa izan horretan, orduan eta itxura hobea emango dugu". Gogoeta horretatik abiatuta idatzi du Errenteria-Oreretako Eider Rodriguezek Katu jendea ipuin bilduma. Desirarekin, edertasunarekin edota diruarekin antzera jokatzen dugula azaldu du idazleak. "Inork gutxik aitortzen du ederrago edo aberatsago izan nahi duela, nahiz eta askok hori buruan izan. Ukazioaren bidea hartuta erosoago sentitzen gara maiz".