"Justizia nire esku"

"Justizia nire esku" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotjustizia-nire-eskuquot/@@download/image/21p46-2.jpg
2002/07/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Maialen Zubeldia
21.zenbakia
DESCLEE DE BROUWER
91 orrialde



1978an Ikaztegietan jaiotako neska gazte honen lehen lana dugu hauxe. Bertan, hainbat lekutan saritutako narrazioak biltzen dira. Oro har, neska-mutil gazteak dira istorioen protagonistak. Ezbairik gabe, beldurrezko generoan koka daitezke ipuinak, eta S. King edota Michael Crichton idazleen eragina dute. Kontakizun zuzen eta bortitzak dira gehienetan, "Scream" filmeko sekuentziak gogora ekartzen dituztenak. Hilketak, bortxaketak, istripuak... bizitzaren alderdi gogor eta iluna jorratzen dutenak. Landetxe batean asteburua pasatzera doan lagun taldearena, adibidez. Misterioz beteriko giro horretan, aizkolari beldurgarri bat ezkutatzen da handik hurbil dagoen baserrian. Aizkora zorrozten dihardu, hurrengo biktimaren zain. Era honetako istorioak atsegin badituzue, aukera polita duzue.