"Izatearen arintasun jasanezina"

"Izatearen arintasun jasanezina" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotizatearen-arintasun-jasanezinaquot/@@download/image/20091162980IZATEAREN_ARINTASUN_JASANEZINA.jpg
2009/11/04
kritika
Testua:
Idazlea: Milan Kundera
101.zenbakia
Milan Kundera txekiarraren literaturaren gailurra da Izatearen arintasun jasanezina eleberria. Halabeharrak Teresa ezagutzeko parada eskainiko dio Tomasi. Neska berezia da oso, eta haren bihotza gatibatuko du. Kontraesan saminez zauritutako amodio istorio horren itzalean, Txekoslovakia ohiak estalinismoaren sasoi ilunean bizitako diktadura gordinaren kritika latza ezkutatzen da. Baita gogoeta existentzial minberak ere. Ezinbestekoa.