"Iruzurgileak"

"Iruzurgileak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotiruzurgileakquot/@@download/image/32p46-2.jpg
2003/07/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: James M. Cain
32.zenbakia
Itzultzailea: Xabier Olarra
IGELA
149 orrialde



Aski ezaguna da Igela argitaletxeak kaleratzen duen sail beltza. Sail horretakoa duzue "Iruzurgilea". Hauxe da itzultzen duten James M. Cainen bigarren lana. Lehena, "Galbidea", Billy Wilderrek eraman zuen zinera. Honakoan, hirukote baten gora beherak hizpide dira. Dave Bennett, banku bateko zuzendariordea, bulego txiki batean gertatzen ari diren bitxikeriak aztertzera bidali dute. Banku horren kontuak ezin hobeto doaz, zentralean susmoak pizteraino. Gizon bat da martxa onaren arrazoia, Brent izenekoa. Brent, ordea, ez da dirudiena. Sheila izeneko emakume ederra du emazte. Pixkanaka, Sheila eta Daven artean sua sortuko da. Brent bazterrean utzita, bankuaren kontuak ikertzen hasiko dira. Azpijokoa itzela da. Sheila eta Dave tirabira hori konpontzen ahaleginduko dira. Dena ondo doanean, ordea...