"Inesaren balada"

"Inesaren balada" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotinesaren-baladaquot/@@download/image/24p44-2.jpg
2002/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Hasier Etxeberria
24.zenbakia
Argitaletxe elkartuak, ELKARLANEAN
160 orrialde



Iraultza frantsesaren ondorengo urteetan gaude. Inesa Indazubikoak, zazpi alabetan gazteenak, etxetik ihes egin du. Berak ere itsasoa eta itsasoko mundua ezagutu nahi ditu, gurasoen ostatuan egon berri den Pellot kapitainarekin abenturak bizi nahi ditu. Sorgin fama duen neskato gazte hau Hendaiara abiatuko da bakarrik. Zubernoa auzoko Priorenian ezagutuko ditu lagunak eta etsaiak: Andere Maria, Hiribarren medikua, Martin kuttuna, Passepartout ipotxa, Jean Azpilikueta erretore jauna, Patraña liutenanta... Gizonezko baten izena asmatu ondoren, Nikolas Urtubi bezala sartuko da mundu zail horretan, gizonak bakarrik ametituak diren mundu gogor baina zirraragarrian. Pellot kapitaina, ordea, preso da Plymouthen. Hura noiz helduko zain daude denak. 2002ko Apirila Sarian finalista izan zen lan honetan, abentura klasikoaren generora eramaten gaitu Hasier Etxeberriak. Kortsarioen eleberria da hau, baina protagonista emakumea da.