"In your honour"

Hamar urte bete dira Nirvanaren errautsetatik Foo figthers sortu zenetik. Kurt Cobain-ek bere buruari tiro egin zionean, Dave Grohl-ek etxean grabaturiko maketei irteera eman zien. Lehen disko hartan, Grohl-ek grabatu zituen musika tresna guztiak, baina urteekin, taldea sendotu egin da. "In your honour" hau disko bikoitza da: lehen zatia rockeroa da, eta bigarrena akustikoa (hirugarren disko bat egiteko adina kantu utzi omen dituzte kanpoan!). Disko hau Led Zeppelin-en "Physical Grafitti"rekin konparatu du Grohl-ek, Foo Figthers-en diskorik onena dela adierazteko. Egurra eta lastoa, bi diskoetan banatuta dagoenez, unearen arabera nahi duzuna jar dezakezu. Aipatzekoak "No way back" eta "Free me" basatia.