"Ikasi eta irauli"

"Ikasi eta irauli" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotikasi-eta-irauliquot/@@download/image/59p58-2.jpg
2006/01/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Askoren artean
59.zenbakia
TXALAPARTA
342 orrialde



Seguru asko, ikasle mugimenduek inoiz emandako irudi ospetsuenak 1968ko maiatzean Parisen gertatutako protestaldietakoak dira; baina irudiak irudi, eta ospeak ospe, ikasle mugimenduen historiak askoz mutur interesgarri gehiago ditu sakon aztertzeko modukoak. "Ikasi eta irauli" honetan, Euskal Herrian "ikasle" izatea zer izan den aztertzen da, eta gure historian zehar, ikasle erakundeek egindako borrokak eta ekarpenak zeintzuk izan diren. Gisa horretara, Erdi Arotik XVII. mende bukaera bitarteko informazioa, 1936ko gerraren atarikoak eta Francoren diktadurapeko urteak, eta gaur egun arteko bilakaeraren berri ematen digu liburuak. Igor Arroyo liburuaren egileetako baten ustez, "Euskal Herriko hezkuntzaren, ikasleriaren eta ikasle mugimenduaren historia da liburu hau. Halaber, esan liteke kronika liburua ere badela, hainbat ikasle belaunaldiren ametsen, eta ekintzen berri ematen duen heinean". Horixe bada: zerbait iraultzeko, lehenik eta behin, ikasi beharra dagoela, Eta hi, estudiante-tunante, zeren zain hago?