"Ihes-lerroak"

"Ihes-lerroak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotiheslerroakquot/@@download/image/2009947575Ihes_lerroak_xabier_altube.jpg
2009/09/04
kritika
Testua:
Idazlea: Xabier Altube
99.zenbakia
Aaron, nobelaren protagonista, Olatz eta Aliceren artean mugitzen da; nora joan eta non geratu ez dakienaren mugimenduan. Noraezean. Bilatze etengabean kulunkatzen da, egiazki. Olatz gertukoa du. Alice, aldiz, urrutikoa. Miresgarriak zaizkio biak, baina. Bidaia da eleberriaren beste protagonista. Gasteiz eta Pau arteko unibertso berezia, alegia. Nobela intimista dakarkigu idazle gasteiztarrak, ukitu poetikoz zipriztindua. Donostiako Opera Prima saria bereganatu zuen Xabier Altuberen estreinako eleberriak.