"Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk"

"Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotigogailuak-dow-jones-eta-beste-droga-batzukquot/@@download/image/33p46-1.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Eneko Barberena
33.zenbakia
APOKALIFTIN KULTUR ELKARTEA
111 orrialde




Ipuin txiki edo mikroipuinez osaturik dago Eneko Barberena gaztearen lehen liburua. Estilo zuzen eta gordinean idatzia. Kontakizun gehienak Euskal Herrian kokatuak badaude ere, badira bestelako eszenategiak bilatzen dituztenak. New York, Paris edo Ceuta. Neurri batean, galtzaileak dira protagonistak. Pertsonaia isolatuak. Etorkinak. Igogailuetan esekiak geratzen diren horietakoak. Anekdota bitxiak bizi dituztenak. Ezusteko enkontruak. Sarritan sexuarekin egingo duzue topo liburuan. Sexuaren drogarekin. Fantasia sexualekin. Beste batzuetan, berriz, idazleak begirada zuzentzen du marjinatuen esparrura. Hipokresiaren eremu anbiguora. Xalotasuna eta krudelkeria nahastuz. Yuppieak eta behartsuak. Denek behar dute droga bat bizitzari aurre egiteko.