"Igelak benetan hiltzen dira"

"Igelak benetan hiltzen dira" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotigelak-benetan--hiltzen-diraquot/@@download/image/20116307011Igelak_benetan_hiltzen_dira_Inaki_Irasizabal.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Maitane Legarreta


Neskato gazte bat desagertu da kostaldeko herri txiki batean eta gertakariak herri osoa aztoratu du. Liburuko narratzaileak ezbeharraren ondorioz herrian zabaltzen diren susmoak eta gertakari ilun samarrak kontatuko dizkigu, bere bizitzaren inguruko xehetasunak ere tartekatuz. Irasizabalek gertakarietatik kanpo dagoen narratzailea aukeratu du istorioa kontatzeko, sinesgarritasuna eta ahalik eta objektibotasun handiena eman nahian beharbada;  eta helburu hori lortzen duen arren, irakurlea epel antzean uzteko arriskua dago.