"Herdoila"

"Herdoila" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotherdoilaquot/@@download/image/46p14-1.jpg
2004/11/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Tüsüri
46.zenbakia
Herdoilak badu soinurik? Eta izatekoetan, nolako soinua du? Tüsüriren azken lana entzunda, pentsamendu ugari datorkigu burura. Oreretar gazte honek kaleratutako bigarren erreferentzia dugu honakoa —aurrekoa, “Sei egun” izenekoa, iaz kaleratu zuen—. Oraingoan, mini CD formatuan, hemezortzi minutuko musika dakarkigu. Musika? Askok, musika baino, zarata dela esango lukete: sentsazioak eta giroak sortutako zarata. Musika, soinua, uhinak,  zarata... Zer da bata? Eta zer bestea? Non dago muga? Egilerari berari galdetu beharko diogu.