"Hedatuz"

Andoaingo musika harrobiak bizirik darrai. Bap, Karkaxa edo 30% taldeen hardcore azkarretik urrun, R-k doinu eta erritmo pisutsuak aukeratu ditu. Emaitza ona da, lasaitasun eta barealdi uneetatik, tentsioaren gorenera heltzen dira eta. Abesti bukaera guztiak indartsuak dira, baina "Amets desegonkorrak" eta "Hizlari apartekoak" kantuetakoak saltoka hasteko modukoak dituzue. Gitarra irudimentsuen konponketetan "Irribarre berreskuraezinak", kasu dago diskoaren giro bereziaren pisua.