"Halfway between the gutter and the stars"

Dance musikaren jauntxoak nahi duena egin dezake dagoeneko, ez du "The Rockafella skank" bezalako single garbirik behar begi guztiak bere gain izateko. Funk musika beltzean barnera daiteke nahi izanez gero (horretarako Bootsy Collins eta Macy Gray ditu lan honetan), Jim Morrisonen ahotsa sanpleatu, The Chemical Brothers-en moduko erritmoekin nahastuz ("Bird of prey"), edo house ariketa luzeei ekin ("Song for shelter"). Gaur egun berak agintzen du eta egin dituen konposaketa berriei ezin zaie ezertxo ere ukatu. Izarretatik gertuago, estoldatik baino.