"Golgota"

"Golgota" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgolgotaquot/@@download/image/90p66golgota.jpg
2008/11/04
kritika
Testua:
Idazlea: Xabier Montoia
90.zenbakia
Bueltan da Xabier Montoia nekaezina, nobela bat besapean duela oraingoan: Golgota. Montoiak 1936ko udan hasten du kontakizuna, eta XX. mende bukaeraraino luzatzen. Aita eta ahizpa gerran hil ondoren, moja sartuko da Felisa. Isiltasun eta oinaze urte ilunak dira, idazkera fin baina zorrotzez kontatuak. Montoiak bete betean murgiltzen gaitu oroimenaren infernuan: liburua bukatu arte, hortxe jarraituko dugu.