"Gold and Wax"

"Gold and Wax" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgold-and-waxquot/@@download/image/72p11_1.jpg
2007/03/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Gigi
72.zenbakia
Kulturen arteko harremanak emaitza ederrak ekarri ohi ditu; maitasunean oinarrituta daudenean, behintzat. Horren adibide garbia da azken urteotan Etiopiako Gigi abeslariak eta AEBetako Bill Laswell musikari eta ekoizleak duten harremana. Elkarrekin kaleratutako diskoetan, estiloen gainetik, musika gozoa eta ederra entzun daiteke. Etiopiako eliza abestietan oinarritutako abesteko era du Gigik, eta horri doinu elektronikoen jantzia gehitu dio Bill Laswellek. Zalantzarik gabe, estres egoeretan, kimika sintetikodun pilulek baina emaitza hobea emango luke doinu hauek entzuteak. Haize berria, zentzumenentzat.