"Gizona zakur egin zen"

"Gizona zakur egin zen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgizona-zakur-egin-zenquot/@@download/image/58p9-1.jpg
2005/12/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Joseba Irazoki
58.zenbakia
Joseba Irazoki beti ibili da bide bazterretik, eta bazterretik ibiltze horrek sarri dakarren ondorio gisa, bere lana ez da merezi bezain estimatua. Nork du gogoan Onddo taldearekin atera zuen “Errepideak ez ditut maite” disko ederra? Inork gutxik, egia esan. Bada, orduan bezala, oraingoan ere abesti gogoangarri asko idatzi ditu Josebak, aldian aldian gitarrari erabateko protagonismoari emanez, eta aldian aldian, sei sokak laguntzaile funtzio jostalarian jarriz. Trobadorearen tankera hartzen zaio Berako musikariari, halako naif ukitu sotilaz. Ikus ezazue “Oroituz” kantuaren bideoklipa, eta zertaz ari garen jakinen duzue. Zorionak Hirusta Recordsi hau bezalako diskoak kaleratzen ausartzen delako.