"Gertakizuna"

"Gertakizuna" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgertakizunaquot/@@download/image/40p50-3.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Annier Ernaux
40.zenbakia
Itzultzailea: Joseba Urteaga
IGELA
85 orrialde




Lehendik ere ezagutzen genion "Pasio hutsa" lana Ernauxi. Igelak idazle frantziar honen beste bi liburu argitaratu ditu. "Gertakizuna"k badu gurean arras ezaguna den beste eleberri batekin harremana, Saizarbitoriaren "Egunero hasten delako"rekin, hain zuzen. Eleberri honen ardatza abortua baita. Baina narratzailea haratago doa, gaia tratatu dutenek baliatutako elipsiak saihestuz. Taburik gabe. Gordin. 60ko hamarkadan Frantziako unibertsitatean ikasle dabilen maila sozial baxuko narratzaileak —Annie Ernaux bera, antza—, xehetasun guztiekin kontatuko digu barrutik pasatzen zaiona. Erabakia hartzen duenetik, abortua gauzatzen duen arte. 'Gertakizun' horretaz libratzeko dauden zailtasun legal nahiz moralak. Bakardadea. Baina bereziki, mina. Min fisiko hori ezten bat bezala sentituko du irakurleak. Hori da liburuaren ardatza.