"Frida Kahlo"

"Frida Kahlo" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotfrida-kahloquot/@@download/image/2p42-2.jpg
2000/11/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Ana Irigoien
2.zenbakia
ELKARLANEAN
128 orrialdea



Oinazearen pintorea baino gehiago izan zen Frida Kahlo mexikarra. Aktibista politikoa eta abangoardiako mugimenduekin engaiatua. Sei urte besterik ez zituela poliomelitisak joa, hemezortzirekin autobus istripu batek bizitza guztirako ondorioak utzi zizkion. Ohean autorretratoak pintatzen hasi zen, sapaian jarritako ispilu bati begira. Bere bizitzaren erdia kirofanoetan eta  ohean eman zuen. Trotsky erail zutenean, atxilotu egin zuten, susmagarria zelakoan. Gurpildun aulkian egin zituen bere bizitzako azken urteak, baina ez zion pintatzeari utzi. Oinazea gutxitzeko hartzen zuen morfinak menpekotasuna sortu zion. 47 urte zituela hil zen biriketako gaitz baten ondorioz, medikuaren debekuarekiko entzungor Guatemalako estatu-kolpearen kontrako manifestazio batean parte hartu eta egun gutxitara.