"Feed The Rockin´Soul" ****

Mallorcako laukoteak musika jario basatia eta bizia du. Feed the rockin' soul honetako 14 kantak hardcore-punk-aren esparrukoak dira. Dena den, Detroiteko eta Sydneyko high energy banda klasikoen zantzuak ere suma daitezke. Macky emakumezko kantari argentinarrak originaltasun puntua ematen dio bandari, gainontzeko hiru kideek adi, sei sokak Cerebros Exprimidos punk rock koadrilako Juanmik jotzen ditu eta! lehergailuen moduko abestiak jotzen dituzten bitartean. Aste Santuan Zarautzen izan ziren, Erantzun hardcore talde handiarekin, eta hilaren 11n Gorlizen ariko dira, Le Jonathan Reilly valentziarrekin batera.