"Ezarian"

Abisatuta geunden irundarrek maketa plazaratu zuten unetik. Sortzen zituen distortsio korapilo luzeetan galtzen ez zen talde bat genuen esku artean, aurkezpenari (Cd-aren kanpo itxurari) garrantzia ematen ziona, eta gainera, Fugazi taldearen Bergarako kontzertuan oso inpresio ona utzi zuena. Beren lehen disko honetan maketa hartan azaldutakoa sendotuta sentitzen da, trinkoa, eta astuna, organikoa, enbor handi baten erortzeak sortzen duen soinua bezalaxe. Merezi du gainera euren abestien hitzei arreta ipintzeak, esaldi bakar batez osatuta daudenean ere: "Zer egiteko gai gara?".