"Everyone deserves Music"

Jende guztiak merezi du musika, musika atsegina. Behar hori asetzera dator Michael Franti. Spearhead bere taldearekin batera, AEBetan komunikabide boteretsuek sinestarazi nahi digutena baino musika askoz hobea egiten dela erakutsiko digu musikariak. Hip-hop, soul, jazz, rock eta reggae doinuen iturritik edan du Michael Franti-k eta nahasketarekin egindako zukuak musika estilo bakarraren basamortuak eragindako egarria asetzen lagunduko du. Gift Of Gab, John Butler, Radioactive, Ledisi, Sargento Garcia, Sly & Robbie musikariek disko biribila osatzen lagundu dute. Musika konprometitua jendearentzat. Ezinbestekoa.