"Euskalkiak: euskararen dialektoak"

"Euskalkiak: euskararen dialektoak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoteuskalkiak-euskararen-dialektoakquot/@@download/image/89p64euskalki.jpg
2008/10/04
kritika
Testua:
Idazlea: Koldo Zuazo
89.zenbakia


Koldo Zuazo hizkuntzalariak urteak daramatza euskalkiak aztertzen, eta erabateko aditua da alor horretan. Liburu honetan, Zuazok euskalkien gaur egungo argazkia egiten du, XXI. mendean ahoan ibiltzen ditugun dialektoak aztertuz. Zuazok zer pentsatua ematen duten galderaikurrak planteatzen ditu, Hego eta Ipar Euskal Herriko euskarak elkarrengandik gero eta urrunago daudela, eta 1969tik hona berditze prozesu bat gertatu dela, adibidez. Oso liburu interesgarria da, eta ez hizkuntzalari potentzialentzat bakarrik.