"Euskal Hiria Sutan"

"Euskal Hiria Sutan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoteuskal-hiria-sutanquot/@@download/image/69p46_1.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Uxue Alberdi
Idazlea: Xabier Montoia
69.zenbakia
ELKAR
27 ipuinek osatzen dute liburu hau. Montoiaren euskal hirian gai guztiak dira posible, giro guztiek dute tokia, jende-mota orok du bere txokoa. Gure inguruan, orain eta hemen, gertatzen ari diren edo gerta litezkeen istorioak dira denak: droga-salerosketak, bikote arazoak, politikoen ustelkeria, guraso eta seme-alaben arteko konpondu ezinak… Gizarte baten luze-zabala erakutsi digu, girotze, erritmo eta teknika bikainekin literaturarako duen maisutasuna garbi utziz.