"Ertzen zatiak"

"Ertzen zatiak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotertzen-zatiakquot/@@download/image/2011152171ertzeko_zatiak.jpg
2011/01/04
kritika
Testua: Testuak: Maitane Legarreta
Idazlea: Jon Sarasua
114.zenbakia
Jon Sarasuak lan kontuengatik Hego Ameriketara egindako bidaian bizitako esperientziak eta gogoetak idatzi zituen, ondoren lankideei haien berri emateko. Koadernoan jasotakoak borobildu eta liburuan argitaratu ditu orain. Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimendua du ardatzetako bat, baina Argentinan, Bolivian eta Kuban bizitakoak ere aipagai ditu. Bertakoen bizimodua eta izaera ezagutzeko modua eskura jarri digu kontakizun laburren bilduma honen bidez. Hausnarrarazi egiten du, baina beste ororen gainetik, sentiarazi.