"Envenenado"

"Envenenado" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotenvenenadoquot/@@download/image/28p14-2.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: B. Malone
Parabellum
28.zenbakia
"Envenenado"
1985etik 1999ra, bide luzea egin zuen Barakaldoko Parabellum taldeak. Bost disko grabatu zituzten tarte horretan: "No hay opcion", "Bronka en el Bar", "Hace falta…?", "Txarriboda" eta "Adelante sin cabeza". Binilo horiek ez badituzu, Gor disketxeak karrikaratutako bilduma hau entzutea komeni zaizu. CDak 21 abesti dakartza, "Envenenado", "Mira que no lo ves" eta "La Locura" ezagunak tartean. Parrandan milaka aldiz entzundako kantuak dira, oroitzapenak dakartzaten horietakoak. Peter and the Test Tube Babies taldearen zuzeneko bertsioa ere azpimarratzekoa da.