"Enpleguaren arbola"

"Enpleguaren arbola" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotenpleguaren-arbolaquot/@@download/image/69p45_2.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Uxue Alberdi
Idazlea: Pablo Sastre
69.zenbakia
SUSA
Etorkinen errealitatera hurbildu nahi izan du Sastrek eleberri honetan, eta era sinesgarrian eta konplexuan egin du, gainera. Mikhail I., Mixa, 26 urteko etorkin errusiarraren istorioa narratzen du. Mixak 26 urte ditu, urte eta erdi da Andoainen bizi dela, eta insertzio soziolaboraleko programa bat egitera behartu dute. Estereotipoetatik ihes egiten jakin du Sastrek, eta etorkin/bertako dilemaren gainetik haratago joan da, kalean ikus ditzakegun eguneroko pertsona horiek ekarri ditu paperera. Ahots anitzek osatzen dute liburua, eta dokumentazio lana eta pertsonaien karakterizazio landua nabari dira atzean.