"En directo"

"En directo" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoten-directoquot/@@download/image/52p13-1.jpg
2005/05/04
kritika
Testua: Nekane Arregi
Kaotiko
52.zenbakia
Kaotiko-ren jarraitzaileak zorioneko dabiltza. Egia esan, zaleek gauza bakarra falta zuten Arabako punker hauen lana bere osotasunean dastatzeko: kontzertu baten grabazioa. Zuzeneko disko honetan taldearen himno guztiak bildu dira, ziztu bizian jota eta arnasa hartzeko denborarik eman gabe. Alde horretatik, kexa gutxi egon liteke. Dena den, berrikuntza interesgarriena dvd-an topatuko duzue, hor islatzen baita, inon baino hobe, taldearen zuzeneko indarra.