"Egunon"

"Egunon" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotegunonquot/@@download/image/5p15-6.jpg
2001/02/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Gozategi
5.zenbakia
Gozategitarrek ez diote sekula uko egin hainbesteko arrakasta eman zien estilo eta ildoari, zenbaitek usaindu ere egin nahiko ez lituzketen, baina euskal entzulego zabal bat asetzen duten kantu sorta onak bata bestearen atzetik eginez. "Egunon" bere azken diskoko hamabi kantuak dantzarako gonbite zuzena dira, argi eta garbi, eta egiteko nagusia hori izanda, ondo konplitzen dutela aitortu behar. Abestiren batzuk nabarmentzekotan "Agur goraintzi",  "Denbora eder hori", "Mugarri gainetik" eta diskoari hasiera ematen dion "Ezpada" aitatuko nituzte nik, batez ere azkenekoa. Goizean ondokoari "egunon" fresko eta alai bat esateko ez da batere txarra oriotarren lana, ezta gau betean, hurrengo eguna ondokoarekin hasi nahiko zenukeela aitortzeko ere.