"Egonean doazen geziak"

"Egonean doazen geziak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotegonean-doazen-geziakquot/@@download/image/3p38-1.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Joxerra Garzia
3.zenbakia
ALBERDANIA
202 orrialde



"Sexualitatearen ohiko sailkapenak ikusi, eta bere burua non kokatu ez dakitela geratu ohi dira estereosexualak". Aforismo, hitz joko, perlatxo, metafora, burutazio eta istorio oso laburrek osatzen dute geziz betetako liburu sailkaezin hau. Hona zein den Joxerra Garziaren gezien helburua, bere hitzetan: "Kanoiek-eta jomuga suntsitzea dute xede. Geziok, berriz, azkura eragitea baino ez. Berak azkura sentitzen duelako jaurtitzen du gezilariak gezia, jomugan duenari azkura hori txertatu beste asmorik gabe". Hona beste perla bat: "Harrokeriaz begiratzen dio gizakiak tximinoari. Meritua, ordea, tximinoarena da, inorena izatekotan, bere burua gainditzeko gauza izan zelako. Gizakiak, berriz, gizaki dirau. Eta ez beti".