"Edozer dugu posible" erakutsi dute Donostiako Piratek

Goizean goizetik 500 bolondres inguru ibili dira lanean "Edozer dugu posible" jai eguna ospatu ahal izateko. Espazio publikoa okupatuz eraldaketa sozialaren bideari ekin ahal izateko, jai herrikoi eta parte hartzaileak aldarrikatu nahi dituzte Donostiako Piratek.
Zurriolako hondartza eta inguruetan adin guztietako jendearentzat antolatu dituzte ekintzak. Arrazoi ekonomikoengatik inor kanpoan geratu ez dadin doan izan dira eta euskaraz. Jarduerekin Donostiako Piratek hainbat balio sustatu nahi izan dituzte, besteak beste, herritarren parte hartzea, euskararen normalizazioa, parekidetasuna, jasangarritasun ekonomikoa eta ekologikoa, kultur aniztasuna, elkarrekiko errespetua eta auzolana.
Balio hauek bermatu aldera ez dituzte soilik ekintzak antolatu, neurriak ere hartu dituzte; hondakin guztiak beirizita jaso ahal izateko brigada berdeak martxan jarri dituzte ingurua zaintzen eta eraso sexisten aurkako gune segurua osatze aldera neurri zehatzak hartu dituzte, baita telefonoa finkatu ere.
Elkarlana eta irudimena baliatuta antolatu duten egunean aspertzeko betarik ez da izan. Sagues ingurua kolorez, erritmoz eta hitzez bete dute. Txikienek eman diote hasiera 10:30ean udako eskolako umeek zein gerturatu nahi izan dutenek oka jolas erraldoian parte hartu dute. Ondoren, 11:00etan, Bagera Elkarteko lagunek antolatuta euskara dakitenek zein ikasten ari direnek topatzeko aukera izan dute Mintzalagun Pirata egitasmoaren baitan antolatutako mintzodromoan. Hiru eztabaidagai izan dituzte adin ezberdinetako pertsonekin osatutako zortzi taldeek; euskararen egoera Donostian, jai herrikoiak eta jaietan ligatzea.
Bitartean, hainbat gaztek pirataz betetako murala margotzeari ekin diote. Hamaika esku elkarlanean egunaren ilustrazioa sortu ahal izateko. 11:30etan Saguesen erritmoa jarri dute Bertso Hop-eko lagunek. Bazirudien eguraldiak momentua zapuztuko zuela baina musika gailuak ondo eztali ondoren, ateri du berriz ere.
Sagueseko kaioletan jolasean izan diren umeei sorpresa eman die Porrotxek. Eguerdi partean, bertako kontsumo taldeekin elkarlanean mokadu eta edari bixigarriak banatu dituzte Piratek. Janariarekin lotuta ekimen solidarioa martxan jarri du Donostiako talde gazteak; Gipuzkoako Elikagaien Bankuko piratekin egin dute elkarlana batetik, jatekorik gabeko piratarik egon ez dadin, eta bestetik, Saharar Herriari ere zuzendua izan den ekimenean. Askotariko elikagaiak jaso dituzte, batik bat arroza, oliba olioa, azukrea, kontserbak, esne-hautsa, dilistak eta konpresak.
Elkarlanak posible egun duen egunari amaiera emateko musika izango da nagusi Zurriolako hondartzan. 20:00etatik aurrera oholtza gainean izango dira eta ordena honetan, Selektah stepi, Skakeitan, Tania de Sousa eta gaueko 23:00 aldean Manu Chao -La Ventura bandarekin batera.