"Dzanga"

"Dzanga" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdzangaquot/@@download/image/64p12-3.jpg
2006/06/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Four Friends
64.zenbakia
Katalogo polita osatzen ari dira Gaztelupeko Hotsak diskoetxekoak. Baina ez dakigu,  herri santu honetan, inork eskertzen ote duen ahalegin hori. “Dzanga” hau Four Friends taldearen bigarren diskoa da, eta proposamen ezin egokiagoa da jazz, rockabilly, pop eta surf doinuetan barrena txangoa egin, eta kantu instrumentaletan galdu nahi duenarentzat. Jatorrizko kantekin jolas egin duten bertsioekin batera (Davis, Gaye…), abesti politak konposatu ditu Deustuko taldeak. Adi Izar Herran gaztearen ahots ederrarekin.