"Denbora kaos"

"Denbora kaos" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdenbora-kaosquot/@@download/image/71p13_izaera.jpg
2007/02/04
kritika
Testua: B. Malone
Izaera
71.zenbakia
Gauzak diren bezala. Gurean urri den zerbait izaten dute Izaeraren diskoek: indarra, ukabilkada baten bortizkeria. Horixe da disko hau, kolpe bat; biolentzia moduko zerbait. Bateriak eta baxuak osaturiko oinarri erritmikoak ez dira nolanahikoak; izan ere, kolpe eta noten ugaritasunak eraginda. armiarma sare moduko bat dirudite. Eta armiarma horren gainean dabiltza gitarra moldaketak eta ahotsa. Bikaina da diskoaren hasiera, “Hiperboreak” abestiarekin, baina hortik aurrera diskoak ez du behera egiten. Ez horixe.