"Deception Island"

"Deception Island" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdeception-islandquot/@@download/image/2010928403Deception_island_xabier_artola.jpg
2010/09/04
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Xabier Artola
110.zenbakia
"Bizi mortuan iraun, hori besterik ez duk bizitzea askorentzat". Asierrek mendizaletasuna bizi du eta Ane neskalagunak ezin du ulertu. Arriskuan dagoen bizitza, amaitzear dagoen bikote harremana, eta bukatutzat eman baina oraindik taupaka ari den erlazioa aurkezten digu Artolak etsipenaren irlan. Euskaldunontzat ez da arrotza istorioa, ezta liburuko azaleko sentipena ere. Liburu labur hau nahi baino lehenago amaitzen da, eta galdera batzuk airean geratzen dira. Deus ez omen da amaitzen nork bere barruan hala sentitzen duen arte.