"Dantzaldiko erreginak"

"Dantzaldiko erreginak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdantzaldiko-erreginakquot/@@download/image/45p12-2.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Nekane Arregi
Naubat
45.zenbakia
"Dantzaldiko erreginak"
Izenburua irakurrita, disko honetan musika dantzagarria aurkituko dugula dirudi, diskoteketan eta musika aretoetan jartzen duten horixe. Ez da egia. Hemen ez duzue topatuko musika dantzagarriena, ezta entzuteko errazena ere; gasteiztarrek rock gogorra jorratzen baitute. Hori bai, rock gogorraren eta metalaren zaleek gustura dantzatuko dituzte laukotearen erritmoak. Estreinako lana izateko, ez dago gaizki.