"Dangerous Game" *****

"Dangerous Game" ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotdangerous-gamequot/@@download/image/75-p76.MaryWeiss.jpg
2007/06/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Mary Weiss
75.zenbakia
Mary Weiss Shangri-Las pop taldeko kideetariko bat izan zen 60ko hamarkadan. Norton Records rock and roll zigiluak Weiss fitxatu du, eta harekin, Greg Cartwright, Reigning Sound bandako liderra, kantu idazle lanetarako. Weiss eta Cartwright bikoteak ondo baino hobeto funtzionatu du, eta kimika horren emaitza da disko hau. Cartwright ez da doinugile bakarra, ordea; Dictators bandako Andy Shernoff edota Little Killer hirukoteko Andy Maltz ere AEBetako Hegoaldeko pop eta soul kutsua duten 14 harribitxi hauen egileen artean daude. Ederra.