"Countryside:Sounds from the Nazarin Street"

Martxa honetan, Lee Perry, Derrick Harriot, Augustus Pablo eta antzeko musikari/ekoizleekin batera zerrendatu beharko dugu Roberto Sanchez, reggae musikan garrantzi berezia izan duten izenak gogoratzeko orduan. Ez da txantxetakoa Roberto eta bere lagunak egiten ari diren lana: Better Collie, Basque Dub Foundation, Sound Dealers, The Nortones... Eta orain, bere altxor pertsonala zabaltzea erabaki du Sanchezek. Haize freskoa 70eko hamarkadako reggae maite dugunontzat, eta musika ederra, oro har, musikazale guztientzat. Begirunea eta maitasuna.