"Children of jah" ***

"Children of jah" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotchildren-of-jahquot/@@download/image/75-p76.sizzla.jpg
2007/06/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Sizzla
75.zenbakia
90eko hamarkadaren erdialdean, Garnett Silk-ek urratutako bidetik, Sizzlak pauso handia eman zuen roots reggae delakoa berreskuratzeko, Luciano, Tony Rebel eta beste abeslari batzuekin batera. Singjay izeneko abesteko era —melodikoa eta raga zakarra tartekatzen dituena— ospetsu egin zuen, eta lehen diskoetan, gizartea aldatzeko irrikitan zeuden gazte jamaikarren eredu izan zen. Hamarkada bat igaro da, eta ospea handitu den neurrian, txurroak bezala kaleratutako dituen diskoen kalitatea ere jaitsi egin da.